Izotz gaineko patinaje artistikoa oso kirol konpletoa da, adin guztietan egiten ahal dena. Kirol honetan kontzentrazioa, koordinazioa, indarra, kardioa eta malgutasuna lantzen dira, eta musikaren eta mugimenduen (urratsak, jauziak, piruetak…) bidez sentimendu eta emozioak adierazten dira.

Gaur egun 160 patinatzaile ditugu patinaje artistikoan, haien maila eta nahien araberako taldeetan banatuta. Honako talde hauek ditugu: abiatze-ikastaroak, ikastaro aurreratuak, aurrekonpetizioa, gazteak I eta II, helduak eta konpetizio I, II eta III. Konpetizio taldeetako kirolariek, haien mailaren arabera, autonomietako eta Espainiako federazioek antolaturiko txapelketetan hartzen dute parte: Iparraldeko Liga, Liga Nazionala, Espainiako Txapelketa eta Federazio Kopa. Gainontzeko kirolariek gure taldeak berak antolaturiko barne txapelketan lehiatzeko aukera daukate.

Izotz gaineko ballet talde bat daukagu ere, OMNIA TEAM izenekoa, konpetizioko kirolariez osaturik.

Gure entrenatzaile gehienak Uharte Izotz Taldeko patinatzaileak izan dira eta formazioa jarraitu dute beharrezko titulazioa lortzeko, kirol honetaz daukaten grina transmititzeko xedez.

Team member
Cristina Udina
Team member
Miryam Urdanoz
Team member
Amaia Bernal
Team member
Naira Baquero
Team member
Selva Baquero
Team member
Ainhoa Garay