Hockey da taldeka jolasten den munduko kirolaririk azkarrena. Pastilla oso azkar joateaz gain, jokalariek 40-70 segundoro txandak egiten dituzte, hain da azkarra eta intentsoa jokoa. Kirolaz gain, ikuskizun estetikoa ere bada, harmailetatik pasio handiz jarraitzen dena. Abiadura, indarra, trebetasuna eta jokoaren zentzua dira, besteak beste, jokalariek izan behar dituzten ezaugarrietako batzuk.

60 jokalari inguru ditugu: 11 urte baino gutxiagoko taldekoak dira gazteenak eta beteranoen taldekoak zaharrenak. 11 eta 13 urte baino gutxiagoko jokalarientzat konpetiziorik ez dagoenez, lagun arteko txapelketak jolasten dituzte Espainiako eta baita Frantzia zein Andorrako taldeen kontra ere. 15 eta 18 urte gutxiagoko jokalariek Espainiako Liga jolasten dute asteburu gehienetan, etxean zein kanpoan. Emakumezko eta gizonezko senior taldeak ditugu, eta dagokien txapelketa nazionala (Iberdrola Liga eta Loterías liga) zein Erreginaren eta Erregearen Kopa jolasten dituzte. Beteranoek lagun arteko partiduak jolasten dituzte hurbileko taldeen kontra.
Gure jokalari batzuk Espainiako selekzioetarako hautatuak izan dira, bakarkako ikuspuntu batetik zein taldearentzat ere sari ikaragarria suposatzen dena.

Team member
Jorge Calvo
Team member
Javier Casaus
Team member
Ramiro Remesar
Team member
Eduardo Martínez