Gaur egun 160 patinatzaile ditugu patinaje artistikoan, haien maila eta nahien araberako taldeetan banatuta. Honako talde hauek ditugu: abiatze-ikastaroak, ikastaro aurreratuak, aurrekonpetizioa, gazteak I eta II, helduak eta konpetizio I, II eta III. Konpetizio taldeetako kirolariek, haien mailaren arabera, autonomietako eta Espainiako federazioek antolaturiko txapelketetan hartzen dute parte: Iparraldeko Liga, Liga Nazionala, Espainiako Txapelketa eta Federazio Kopa. Gainontzeko kirolariek gure taldeak berak antolaturiko barne txapelketan lehiatzeko aukera daukate.
Izotz gaineko ballet talde bat daukagu ere, OMNIA TEAM izenekoa, konpetizioko kirolariez osaturik.
Gure entrenatzaile gehienak Uharte Izotz Taldeko patinatzaileak izan dira eta formazioa jarraitu dute beharrezko titulazioa lortzeko, kirol honetaz daukaten grina transmititzeko xedez.
Erregelamendua:
IPARRALDEKO LIGA:
- Izotz gaineko patinaje artistikoko eskola-topaketen 2021-2022ko erregelamendua
- Iparraldeko ligaren 2021-2022ko erregelamendua
ESPAINIAKO IZOTZ ERREGE FEDERAZIOA:
- Izotz gaineko patinajeko txapelketen 2021-2022ko araudia
- Izotz gaineko patinaje artistikoko test-en 2021-2022ko araudia
- Izotz gaineko patinaje artistikoko 2021-2022ko erregelamendua